Trapu Zahar

Larunbat honetan antzerki saioa Musika Plazan.
Trapu Zaharra antzerki konpainia ezagunak A por la B izeneko obra eskaini zuten larunbat honetan Musika Plazan, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia azken hilabeteetan kalitatezko ‘Q’ eta Jardunbide Egokien Eskuliburua programak promozionatzeko garatzen ari den egitasmoaren barruan. Aukera aparta izan zen Trapu Zaharrak duen umorerako gaitasunaz gozatzeko. Euskal antzerki eszenako beteranoeko bat da taldea. Sortzaile eta antzezleetako bat Santi Ugalde (Bilbo, 1958) da, zinean eta antzerkian ibilbide luzea duen aktorea. ). Oso ondo egon zen.
Jarraitu irakurtzen

Egunkaria libre !!!!

Hilaren azken asteazkenean udal batzarra izango dugu. EAJ-PNV eta EB-Aralar alderdiek ondorengo mozioa aurkeztuko dugu.

Duela sei urte itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Herritarrak kalera atera ziren erabaki hori ozen salatzeko. Mobilizazioek oihartzun handia eduki zuten, eta harrezkero hainbat elkartasun keinu jaso dituzte euskarazko egunkariaren langileek eta, batez ere, auzipetuek. ‘Egunkaria Auzia’-k, ordea, aurrera jarraitzen du, eta azaroan hasiko da sumario nagusiaren epaiketa
Jarraitu irakurtzen

Zarauzko Iñurritzako biotopoa.

Biotopoa berreskuratzeko lanak urria amaierarako
bukatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Zarauzko biotopoan lanak burutzen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gidatutako lan hauek Iñurritzako biotopoa berreskuratzeko eta ingurumen aldetik hobetzeko asmoarekin egin dituzte. Eta laster dira amaitzekoak. Hain zuzen ere, urria amaierarako lanak bukatuta egongo direla jakinarazi zuten ostiralean Zarauzko merkatuan egin zuten aurkezpenean Diputazioko arduradun politikoek. Iñurritzako erreka bazterrek eta hezeguneek izan duten itxuraldaketa horren atzean zer-nolako arrazoiak dauden jakinarazi nahi du orain Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, Zarauzko Udalarekin elkarlanean erakusketa jarri du Merkatu Plazan (Kale Nagusitik sartu eta eskailerak igota dagoen gunean). Hilabete amaiera arte egongo da ikusgai atalez atal Iñurritzan egindako lanak azaltzen dituen erakusketa. Ostiralean ireki zuten erakusketa eta bertan izan ziren besteak beste, Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapeneko diputatua eta Karlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatua. Iñurritza errekaren bi aldeetan zer lan egin dituzten azaltzen, berriz, Foru Aldundiko teknikari Jon Zulaikak jardun zuen.
Jarraitu irakurtzen

Azken Portuko jaiak

Azken Portuko jaiak hasi dira eta herrian nabaritzen da. Izan ere, zarauztarrentzat eta inguruko herritar ugarirentzat galdu ezineko hitzordua bihurtu dira Azken Portuko festak udara garai honetan. Nahiz eta krisi ekonomiko larria bizi, antolatzaileek, aurtengoan ere, esfortsu berezia egin dute eta primerako egitaraua aurkeztu dute. Herriko auzo bakoitzak badu bere izaera eta jaietan nabaritzen da. Ondo pasau festak !!!!!
Jarraitu irakurtzen

Gora San Pelayo !!!!

Gaur da San Pelayo Eguna. Herriko taldeak eta Zarauzko Turismo Bulegoak ekintza asko antolatu dituzte eta orduoro badago ekitaldiren bat herrian. Disfrutau !!!!. Atzo gaueko ekitaldia oso hunkigarria. Silvan «tapizeruak» merezi zuen horrelako omenaldia. Zarauzko San Pelayo makila oso gustora hartu zuen eta zarauztarrei ere gustatu zitzaigun domina. Egitarauean ikusi zer dagoen eta denok kalera, Gora San Pelayo !!!!

San Pelayo 09

Jarraitu irakurtzen

Gauza txikien ardura.

Munoatik hondartzara jaisteko gaizki zegoen eta azken aldi honetan kexa asko jasotzen ari ginen Turismo Bulegoan. Azkenean lortu dugu konpontzea, argazkiak ikusi besterik ez dago, lehen eta orain. Brigada eta udaletxeko teknikariei, herritarrei- detaile zinegotziak – eskerrik asko. Denon artean egiten dugu herri bat eta hau adibide bat besterik ez da.

Jarraitu irakurtzen