San Miguel Pro Surf Zarautz 09.

Gony Zubizarreta galiziarrak irabazi du aurtengo San Miguel Pro Surf Munduko Txapelketa. Aritz Aranburu zarauztarra finalaren atarian geratu zen. Zarauzko Surf Elkarteak egindako lana bikaina izan da. Antolatzaileak kontentu eta babesleak ere bai. Iban San Martin eta Mikel Landa izan dira arduradun nagusiak. Hedabideak ere oso jarraitu dute txapelketa eta EITBek bereziki. Zorionak guztioi !!!!!.

Jarraitu irakurtzen

San Miguel Pro Zarautz

Bihartik aurrera nazioarteko surfista onenak ikusteko aukera paregabea Zarauzko hondartzan. Lan gogorra egin behar izan da txapelketa hau antolatzeko, eskerrak besteak beste Iban San Martin eta Mikel Landak eginiko lanari. Gaur aurkezpena egin dugu eta dena prest dago, ea hemendik aurrera zein nolako olatuak ikusten ditugun.

Jarraitu irakurtzen

Getaitik erantzuna.

Getaitik erantzuna eta gonbitea jaso dut. Jon Elizegik Diario Vascon idazten duen eskutitzean. Oraindik garbi dago balea norena den eztabaidagai dela. Gogoratu honetaz zerbait publikatu nuela hementxe bertan. Dena den, horrela dio idatziak.
Eskerrikasko.
Hasierako ustekabea gainditu ondoren Getariako udalaren ordezkariok martxan jarri gara Zarauzko herriak eskeini digun oparia jasotzeko. Diogunez harrituta eta eskertuta era berean; dena den kontutan izanda zetazeoaren dimentsioak oso ondo etorriko baitzaizkigu gure hondartzetan jasaten ari garen hondar falta gainditzeko.
Erabakitzear dago bietatik zein hondartzetan lehorreratuko den balea (agian bietan, behar bezala zatikatzen bada).
Tartetxoa hau aprobetxatzen dugu, Getarian, urte guzian zehar hiribilduaren 800. urteurrena dela eta bertako historiari buruz ematen hari diren hitzaldiak sustatzeko eta bide batez gonbitea zuzentzen diogu Imanol Lasari bertaratu dadila bale famosoaren arrantza nola izan zen azaltzeko.
Erregali bitxi honek merezi duen ongi etorria emateko eguna eta orduaren zain geratzen gara, bitartean jaso ezazue besarkada haundi bat.
28.08.09 –
Getariako Udala (Jon Elizegi, Zerbitzuetako zinegotzia)
Jarraitu irakurtzen

EAJ-PNV mitina zarauzko plazan.

Azkenean kalean antolatu genuen eta jendea oso kontentu. Inoiz baino zarauztar gehiago gerturatu zen gure burukideak zer esaten zuten entzutera. Ohitura bihurtu da EAJk urte politikoaren hasierako mitina abuztuko azkenengo ostiralean egiten dena, gure herrian egitea. Azkenengo urteetan Antonianotako kiroldegian egiten zen, baina aurten udaletxeko plazan, lege zahar enparantza, egin dugu, euriari ere aurre eginez. Antolaketa bikaina izan da.

Jarraitu irakurtzen

Andy handia

Andy Panko eta Bernard Hopkins jokalariek Zarauzko 3 x 3 torneoa bisitatu zuten larunbat honetan. Lagun Aro GBC-ko bi jokalariek ongietorri ezin hobea jaso zuten Zarautzen. Ekitaldia biribiltzeko “Andy Handia” lagunartea aurkertu zen.
Jarraitu irakurtzen

Euskal Jaia 2009

Garbiñe Vitoria izan zen logotipoa diseinatu zuena.
Urtero-urtero, aspaldidanik, Zarautzek hitzordu berezia dauka euskal kulturarekin. Irailaren 1etik 9ra ospatuko da festa. Tarte horretan, askotariko ikuskizun eta ekitaldiak izango dira gurean: musika, antzerkia, bertsoak, ohiturak, karrozak, kirola…
Urteroko txapelketa eta jarduerez gain, berritasunak ere izango ditugu. Aurten antzerki saio aparta izango dugu jaiei hasiera emateko, irailaren batean, ‘Euskarazetamol’ obrarekin. Gainera, inoiz baino karroza gehiago izango ditugu: lau. Honek erakusten du beste behin herri bizia dela hau, eta zarauztarrok ez garela geldirik egotekoak. Leer más/
Jarraitu irakurtzen