Joseba Egibar

Ayer por la tarde la candidatura de EAJ-PNV celebramos un acto en el batzoki de Zarautz, con la participación del presidente del GBB Joseba Egibar, la candidata a presidir las Juntas Generales Eider Mendoza, la diputada Foral Arantza Tapia, y los candidatos a las alcaldías de Zumaia y Zarautz Montse Arana y yo.  Nos juntamos una buena cuadrilla. Hay ilusión y compromiso. La gente ya nos ha empezado a preguntar sobre los temas que abordamos en el programa. A partir de mañana empezamos a desgranar el programa electoral.

Jarraitu irakurtzen

EAJ-PNV aurrera

Hasi da ofizialki hauteskunde kanpaina. Oso egoera politiko berezia eta nahasia bizi dugu, denek dakizuen moduan, baina azkenean lortu da proiektu guztiak, idei guztiak eta pertsona guztiak egotea. Asko dago jokoan. Egunero argiak piztu eta itzali egiten dira Zarautzen. Etengabeko jarduera dago. Eta eguneroko bizimodu horretan, gure herriak baditu arazoak, erronkak, hobetu eta zuzendu beharreko kontu ugari. 

Denon artean eraman nahi dugu herria aurrera. Aurpegi berriak eta freskotasuna, eta udaletxeko lanetan eskarmentua uztartzen dituen lan taldea osatu dugu. Orain herritarren konfiantza eskatzen dugu kudeaketa proiektu anbizioduna eta aldi berean errealista burutzeko.

 

Jarraitu irakurtzen

Trainerillas

Edu Mugerza, ZAEko presidente berria. Turismo Bulegoa. 2011-04-26

Zarautz acogerá este sábado, día 28, una regata de trainerillas, recuperando así una competición deportiva con muchísimos años de tradición en el pueblo, que en su momento llegó a ser conocida como “La Concha de las trainerillas”. Zarauzko Arraun Elkartea organizará la cita, a partir de las 16.30, con la colaboración de la Oficina de Turismo y el propósito de que el remo no se limite a las regatas de verano o a la exitosa Ikurriña de Zarautz de agosto.

Jarraitu irakurtzen

Euskaldun bat ERTZAInetxean

Zarauzko Ertzainetxea

Zarauztar euskaldun bati  herriko ertzainetxean gertatutakoa oso larria dela iruditzen zait eta ondorengo eskutitza bidaltzea erabaki dut Herrisaingo sailari. Ertzaintza maite dugunoi mina egiten digu horrelako historiak entzun beharrak.  Horrela dio kartak:

Zarauzko ertzainetxea
Herrizaingo Saila. Gipuzkoa Kalea, 46
20800 Zarautz

Ertzainetxeko buru hori,

Honen bidez jakitera eman nahi dizut iragan apirilaren 5ean herritar bat zela Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzura, Zarauzko ertzainetxean gertatu zitzaionaren berri ematera eta, horren aurrean, bere nahigabea eta haserrea adieraztera.

Delako herritarraren arabera, lapurreta baten lekuko izan zen eta Udaltzaingoak egindako lapurreta-partean bere izena jaso zuten. Handik egun batzuetara, ertzainetxetik deitu zioten, deklaratzera. Ertzainetxera joanda, sarreran lau aldiz errepikatu zuen ‘egun on’, harrera egin zionak lau aldiz ‘buenos días‘ erantzun zion bitartean. Sartu zen azkenean eta deklaratu zuen, euskaraz, baina bere deklarazioa jasotzen zuen orria erdaraz eman zioten, sina zezan; eta gure bizilagunak uko egin zion gazteleraz idatzitako deklarazio-orria sinatzeari.

 

Jarraitu irakurtzen

Kohesioaren Korrika

Korrika zarauztik pasatzen. Goizeko 4:45. kiroldegi parean. 2011-04-17.

Aurten AEK – k lan bikaina egin du. Zarautzen, korrika txikia, ekitaldi kultural eta herri bazkari erraldoi bat prestatu zuten Munoako Karpan. Zarauztarrok pozik. Balantzea egiterakoan antolatzaileekin bat egiten dut, kohesioaren alde ahalegina handia egin dela aurtengo edizioan. Baino oraindik badago non landu, adibidez, zarauzko udaletxean. PSE-EE eta PP alderdiek kontrako botoa ematen zuten azken euskara batzordean AEK eta Korrikak antolatu nahi zuten ekintzei. Badago beraz, oraindik ere euskeraren alde non lan egin. Eutsi !!!

Jarraitu irakurtzen

Lizardi Arrate Egañarentzat

Lisardi Saria. Sanz Enea Udal Liburutegia. 2011-04-14

Arrate Egañak (Errenteria, 1963) irabazi du Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Lizardi Sariaren XXIX. edizioa. Idazle errenteriarrak Giltza lanarekin lortu du saria. Hamaika lan aurkeztu dira 2010eko sariketara, eta Egañarena aukeratu du Jesus Mª Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Castillo Suarezek (iazko lehiaketako irabazleak) osatutako epaimahaiak.

3.700 euro jasoko ditu sari gisa, eta ohi bezala, lanaren 2.500 ale argitaratuko ditu Euskara Zerbitzuak, herriko ikastola eta ikastetxeetan banatzeko. Zarautz euskara eta literatura maite dituen herria da. Idazle handiak eduki izan ditugu eta dauzkagu herrian, eta baita ospe handiko sariak ere, helduentzat zein gaztetxoentzat. Izan ere, aberasgarria da gazteenek ere lekukoa hartzea. Lizardi Sariaren kasuan, azken urteetan egoera ekonomikoak okerrera egin arren, sariaren kopurua mantentzearen aldeko apustua egin nahi izan dugu. Eskertzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren kolaborazioa, ildo horretan.

Jarraitu irakurtzen

LIDERGO SENDO ETA ARGIA BEHAR DU ZARAUTZEK

EAJ-PNVk Urola Kostako alkatetzetarako hautagaiak aurkeztu genuen igande goizean , Otzarreta jatetxean egindako ekitaldian. Bertan izan ziren, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Joseba Egibar, GBBko lehendakari eta Eusko Legebiltzarreko bozeramalea. Hantxe geunden  zerrendaburu denak: Jon Redondo (Orio), Aia (Igor Iturain), Zumaia (Montse Arana), Andoni Aristi (Getaria) eta ni Zarauzko alkatetzarako hautagai bezala.

Dagoeneko osatua dugu hautagaitzaren zerrenda osoa. Horrez gain,hauteskunde programaren ildo nagusiak, mamitze bidean diren herriko proiektuak, egiteke daudenak, eta gure alderdiak proposatzen dituen beste batzuk biltzen dituen dokumentu luzea ere adostu dugu. Azken hilabeteetan “sukalde lanetan”  herriko hainbat eragile eta pertsonekin biltzen ari gara, geure ideiak azaltzeko eta kontrastatzeko, eta gure proiektua osatzeko ekarpen berriak jasotzeko.

Jarraitu irakurtzen

Zinematik Surfing

Zinematik Surfing 11. Negua. Kartela.

Surf pelikulak ikusteko aukera izango dugu aurtengo neguan. Hiru pelikula motz eta luzemetrai bat.  Ibon Amatriain eta Axi Muniain-en aurtengo abenturaren bat ikusteko aukera izango ditugu eta bestalde, 2010ko New York-eko Surf Film Festival-ean garaile atera ziren lanak: Dark Side of the Lense (Mickey Smith) eta Dark Fall (Alex DePhillipo). Guzti hau gure Modelo zineman. Guztiok gonbidatuak zaudete, beraz, gogoratu, datorren Martxoak 18, ostirala, arratsaldeko 7tan, Zinematik Surfing taldeak antolatuta zinema jaialdi bikaina.

Jarraitu irakurtzen

Xabinaitor

Xabinator zarautzen

Superheroi euskaldun ezaguna protagonista duen antzezlan komikoa, Zarautzera iritsiko da datorren larunbatean, hilaren 19an, Zurekin Ostalarien Elkartearen eta Turismo Bulegoaren eskutik. 22:30etatik aurrera izango da, polikiroldegian, eta sarrerak ondorengo establezimenduetan eros daitezke, 12 euroko presiona: Eguzki, Itxaso, Itxas Lur, Haritza, Kupela, Xoxoa, Arrano, Etxaiz, Naparrak eta Gaztelu. Euskarazko antzerkiaz gozatzeko parada bikaina izango da, helburu nagusia ikusleak barre egitea eta ondo pasatzea duen obrarekin. Azpimarratu behar da bertan egongo direla Egoitz Lasa zarauztarra, eta Zizurkilen jaioa den arren, gure herrian bizi den Ainere Tolosa. Ea sarrera guztiak agortzen diren !!!.

Jarraitu irakurtzen

Consejo Asesor del Turismo

Presentación del Consejo Asesor del Turismo de Zarautz. 2011-03-10.
Este organismo, que agrupa a los agentes que directa o indirectamente se encuentran implicados en el desarrollo e impulso del turismo en el municipio, realizó la semana pasada la primera reunión de trabajo. Su principal cometido será contribuir a diseñar de forma conjunta la oferta turística y de ocio de Zarautz, definir prioridades, y hacer frente a los principales retos del sector. Tendrá funciones de carácter consultivo, así como de asesoramiento e información de la política municipal en esa materia. El turismo y las actividades en el pueblo los tenemos que organizar conjuntamente. Era un sueño que finalmente lo hemos logrado hacer realidad.

Este Consejo está integrado por los siguientes miembros: las concejalías de Turismo Comercio y Hostelería (Rafa Olaizola y yo ); un representante de la Asociación de Hosteleros Zurekin (Maria Garrastazu); un representante de la Asociación de Comerciantes Murkil (Carmen Urquía); un representante de Empresas de Servicios Turísticos de la localidad (Juanjo Aranburu); un representante de Alojamientos (Iker Basurko); un representante del Club Deportivo de Zarautz (Esteban Collantes); y un representante de los siguientes clubs deportivos: triatlón, remo, cicloturistas, ciclistas, natación, surf, BTT (Marina Fernández).

Jarraitu irakurtzen