
Oraindik ez dugu Kortazar zelaiko aparkalekua ireki baina garbi dago beharra dagoela. Azkenengo mezuetan adierazi dudan bezala eta zarauztarrok ondo dakigun bezala gaur herria jendez bete da eta aparkatzeko gaizki ibili dira kotxe gidariak. Vista Alegreko sarreran ezin zen aparkatu eta zeuden kotxeak gaizki zeuden aparkatuak, lerro horiaren gainean. Ireki berri dugun Eguzki – Zahar aparkalekua gainezka zegoen. Gauzak ondo egin ditugularen seinale.