RAMZI BOUKHIAM

Ramzi Boukhiam izan da King of the Groms surf txapelketaren irabazlea. Dena oso ondo joan da. Antolatzeak oso gustura eta guk ere bai. Europa guztian ari dira gure herriaren irudiak ikusten. Gaurko irabazlearen txapelan Euskal Herria eta ikurriña agertzen ziren. Biharko hedabideetan ez da imagina hau agertuko, baina argazkia hau da.
Jarraitu irakurtzen

Quiksilver King of the Groms.

Europako surfaren etorkizuneko proiekturik onenak Zarautzen bilduko dira ostiralean eta larunbatean, aurreneko aldiz. Quiksilver King of the Groms 16 urtez azpiko munduko txapelketarik garrantzitsuenaren Europako finala herrian izango da estreinakoz, hamabost urtetik gora Capbretonen (Frantzia) eman ondoren. Eta larunbatean izugarrizko ikuskizuna Munoan, 23:00tik aurrera eta lehen aldiz Zarauzko hondartza, leku berezi eta eder hau, piztu egingo dugu, eta akrobazia itzelak ikusi ahal izango ditugu. Horretarako, iluminazio teknika berritzailea daukatela ziurtatu du Quiksilverreko ordezkari Daniel Dumigek. Hau guztia aurrera errealitate bihurtzeko Gallo, Haritz, Adur “Pukas”, IBan San Martin,…. askok ibli gea lanean. Lortu dugu !!!!.

Jarraitu irakurtzen

Getaria – Zarautz itsas zeharkaldia.

Urtero Zarautz Igeriketa taldeak antolatuta Getaria – Zarautz itsas zeharkaldia izan zen ostiral honetan. 1.185 igerilarik hartu zuten parte. Getariako moilatik Zarauzko hondartzaraino 2.800 metro egin zuten igerian. Cuatro telebista katea ere han izan zen.

Sailkapena
Gizonezkoen senior maila. Alvaro Vicente Sarasua (Bidasoa). 00:35:49.
Emakumezkoen senior maila. Irati Mendia (Bidasoa). 00:40:58.
Gizonezkoen master maila. Luis Goñi (Hernani). 00:36:49.
Emakumezkoen master maila. Adriana Campoy Mezquita (Easo). 00:48:14.
Gizonezkoen beterano maila. Angel Irurtia Imaz (Waterpolo Navarra). 00:40:56.
Emakumezkoen beterano maila. Lola Sarriguren (independentea). 00:55:38.
Gizonezko infantilen maila. Alex Zabala Arriola (Zarautz Balea IKE). 00:38:41.
Emakumezkoen infantilen maila. Itziar Freire Irigoien (Zarautz Balea IKE). 00:44:50.

Jarraitu irakurtzen

Nazioarteko surf txapelketa. 5 izar.

Atzo aurkertu genuen. Hirugarren urtez jarraian, Zarauzko hondartzan ospatuko dugu WQS mundu mailako surf zirkuitu profesionalaren probetako bat. San Miguel Pro Zarautz izena eman diogu bost izarreko lehiaketa honi. Europako Zirkuitu Profesionaleko proba garrantzitsuenetariko bat da. Lehiaketak irailaren 1etik 6ra mundu guztiko surflari onenak bilduko ditu herrian. Azkenean lortu dugu !!!!.

Jarraitu irakurtzen

Manipulazioa hedabideetan zabaltzen

Zarauzko alderdi popularrak jarritako manipulazio kanpaina ez du etenik. Larunbat honetan El Mundo egunkarian Zarauzko Udaletxean ANVko kideek udalbatzarrean hitz egiten zutela salatzen zuten. COPE irrati katean asteburu guztian, behin eta berriro, informatiboetako berria zen Zarautzen gertatzen ari dena. Argazkian ikus daitekeen bezala El Confidencial web orrian ere notizia gea. Garbi dago PPko kideak ondo zabaldu dutela beraien gezurra Espainiako hedabideetan. Eta orain zer ?. Nola argitu behin eta berriro esandako gezurra ?. Zergaitik gertatzen da hau ?.
Jarraitu irakurtzen

Aparkalekua arrakastatsua.

Vista Alegreko sarrera.
Eguzki – zahar zelaia.

Oraindik ez dugu Kortazar zelaiko aparkalekua ireki baina garbi dago beharra dagoela. Azkenengo mezuetan adierazi dudan bezala eta zarauztarrok ondo dakigun bezala gaur herria jendez bete da eta aparkatzeko gaizki ibili dira kotxe gidariak. Vista Alegreko sarreran ezin zen aparkatu eta zeuden kotxeak gaizki zeuden aparkatuak, lerro horiaren gainean. Ireki berri dugun Eguzki – Zahar aparkalekua gainezka zegoen. Gauzak ondo egin ditugularen seinale.
Jarraitu irakurtzen

Zaborra kaleetan

Igandea da. Udara. Herria a tope dago eta zaborra jaso gabe dago. Batzutan ez dakit zer gertatzen den udaletxeko kudeaketan horrelako gauzak ikusten ditudanean. Behin baino gehiagotan esaten ohi dudan bezala, gauza txikiek egiten dute handia herri bat, eta hau adibide bat da. Noren errua da ?. Udaletxearena zaborra ez duelako jaso ala inguruko tabernari edo herritarrena ez ohiko orduetan botatzen dutelako zaborra ?.
Jarraitu irakurtzen

Azkenean eguzkia

Behar genuen eta azkenean agertu da gure artean EGUZKIA. Igande paregabea izan da eta denok pozik. Hondartza ere betetzen hasi da eta Santa Barbaratik pertsonak txingurriak dirudite. Uda on bat behar dugu negu gogorreko nahigabeak ahaztutzeko. Herriko ekonomiak ere behar dugu gure babesa eta laguntza. Denon artean lortuko dugu !!!!.
Jarraitu irakurtzen