Batu gaitezen Urola – Kostan

Batu Gaitezen. Urola - Kostako taldea. Zarautz. 2010-11-20

Batu Gaitezen ekimenaren barruan ekitaldi berezia izan da gaur Zarautzen. Zarautz eta Getaria arteko joan-etorriko ibilaldia antolatu dugu kostaldetik, hainbat herritarren eta EAJ-PNVren Urola-Kostako hautetsiren parte-hartzearekin: zinegotziak, alkateak, legebiltzarkideak, hala nola Maria Eugenia Arrizabalaga, eta Diputatuak, Arantza Tapia, esaterako.

Batu Gaitezen ekimenak egiten duen bakearen eta erabakitze eskubidearen aldeko proposamena Urola-Kostako herrietan sustraitzea da gure helburua. Denon artean herriz-herri egin beharreko ekintzak zehaztuko ditugu, eta aipatutako balore horiek bailararen aurrerapen ekonomiko, politiko eta sozialerako duten garrantzia nabarmendu nahi dugu. Urola-Kostarekin eta giza-eskubide guztiekin dugun konpromisoa aldarrikatuz. Hau da egin beharrekoa.

Jarraitu irakurtzen

Mobi Bike.2010.mp4

2010eko Zarauzko Mobi Bike Egunaren aurkezpena Turismo Bulegoan. Bizikleta ardatz hartuta, minbizia duten haurren gurasoen elkarteari, Aspanogiri, laguntzea du helburu.

Jarraitu irakurtzen

Aspanogi

Mobibike egunaren antolatzaileen talde argazkia. Zarauzko malekoia. 2010-10-20

Dena prest dago aurtengoan ere Mobi-Bike eguna ospatzeko, hilaren 31n. Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak antolatzen duen jaialdia da, lagun eta erakunde askoren laguntzarekin. Horien artean, ginkana dibertigarrian parte hartuko duten kirol eta kultur munduko hainbat aurpegi ezagunena. Aktuazioak, lasterketak, zozketa bereziak eta haurrentzat atrakzio desberdinak izango dira, guztiak bizikleta ardatz bezala hartuta.

Jarraitu irakurtzen