Azken erabakien harira

Zarauzko udaletxea. Aberri eguneko irudia.

Maiatzaren 22ko hauteskundeak ez dira joko bat. Oso gauza serioa dira, asko dugulako jokoan, abertzaleok batez ere. Diputazioaren eta udal askoren etorkizuna erabakiko da datozen lau urtetarako. Argi dago PPk eta PSOEk Jaurlaritza lortzeko erabili zuten estrategia errepikatu nahi dutela, gizartearen zati handi bat bozetatik kanpo utzita. Alderdien Legeak suposatzen duen bidegabekeria juridikoan beste urrats tamalgarria eman dute, Auzitegi Gorenaren erabakiarekin ikusi dugun moduan.

Ikusi dugu zer egin duten azken bi urte hauetan. Ikusi dugu nola kudeatu duten gobernua, Euskal Herriaren gehiengoari bizkarra emanda, eta ikusten ari gara beste horrenbeste egin dezaketela orain erremediorik jartzen ez badugu.

Ezin ditugu euskal erakundeak PP eta PSOEren esku utzi. Hori da haiek nahi dutena. Boto-emaile abertzaleen etsipenaz eta haserreaz baliatzea, etekina ateratzeko. Abertzaleon artean bazterrak nahastea, garaile irteteko. Guztiz ulergarriak dira etsipen eta amorrua, baina horiei gaina hartu eta sendo azaldu behar dugu maiatzaren 22an.

Benetan desio dut Auzitegi Konstituzionalak orain arteko bidegabekeria zuzentzea eta Bilduri dagokion eskubidea errespetatua izan dadila. Baina Konstituzionalak edozein erabaki hartzen duela ere, mezua berbera da: indartsu azaltzeko eta aukera abertzaleen alde egiteko garaia da, ez amore ematekoa. Ez dezagun gure arerioek jotako soinuan dantza egin.

Interesgarriak:

18 comments

  1. Erraza da, Imanol. Ez dezagun dantzarik egin, eta kitto. Arduragabea bezain lotsagabea da izaten ari zareten jarrera. Atzo bertan, zuen alderdiak Bilduri zuzendutako mezu nagusia «biktimismoak alde batera uzteko» eskatzea izan zen.

    Europan inork ulertzen ez duen egoera honetan, alkatetza lortzearren zuen hautagaitzari eustea ez da demokraziaren alde edo zarauztarren eskubideen alde egitea, norberaren patrikaren eta onuraren alde egitea baizik.

    Bide batez, bihar Zarautzen «Eskubide guztiak guztientzat: ilegalizaziorik ez!» izeneko elkarretaratzea deituta dago, udaletxe aurrean. Zenbait alderdik bat egin dute dagoeneko deialdiarekin, baina Zarauzko EAJren erantzunik ez dugu jaso oraindik.

  2. Gari !!!

    Hau da gaur Joseba Egibarrek esandakoa.

    PARA EL PNV, PROHIBIR LA PRESENCIA DE BILDU ES UNA DECISIÓN POLÍTICA DEL PSOE Y DEL PP

    Supone una “quiebra democrática” y obedece a una estrategia de Estado compartida por los dos partidos para controlar la política vasca; una estrategia que, en el momento en el que Bildu pueda presentarse, se acaba.

    Ante la decisión del Tribunal Supremo, el PNV ha recordado que, “desde el primer momento, denunciamos que impedir la presencia de Bildu en las elecciones era una decisión política”. “El PSOE, el PP y el Gobierno Zapatero intentarán escudarse en que la decisión la han tomado los jueces pero el hecho cierto es han sido ellos los que la han impulsado –a través del Fiscalía y de la Abogacía del Estado- con el único objeto de controlar la política vasca”, ha remarcado Joseba Egibar.

    En declaraciones a los medios de comunicación, Egibar ha subrayado que “no se trata de un incidente electoral, ni de una distorsión política; se trata de una quiebra democrática”. “PSOE y PP tienen diseñada una estrategia para controlar a su antojo el panorama político vasco, y la decisión de prohibir la presencia de Bildu se enmarca dentro de esa estrategia porque en el momento en el que Bildu tenga una presencia electoral se acaba”, ha añadido.

    Para el portavoz jeltzale, resulta extremadamente grave que, “una vez más, el Partido Socialista y el PP antepongan su estrategia de Estado a alcanzar un escenario de normalidad en este Pueblo”. “En esta ocasión, los intereses electorales del Partido Socialista le han llevado a compartir el afán ilegalizador del PP, sin tener en cuenta, para nada, las consecuencias que esa decisión puede conllevar”, ha advertido. “Y lo ha hecho a sabiendas de que tanto Bildu como Sortu cumplen con todos los requisitos legales exigibles”, ha añadido.

    Joseba Egibar ha recordado que “el PNV acordó con Rodríguez Zapatero dotarle de la estabilidad necesaria para poder abordar un nuevo tiempo; un tiempo en el que, de una vez por todas, se abriera un escenario de normalidad política en este país”. “Ese fue un motivo clave para que le diéramos la estabilidad que reclamaba”, ha señalado, “pero, una vez más, nos encontramos con un Zapatero débil que – arrastrado por los acontecimientos- antepone sus intereses electorales en España a las necesidades de este Pueblo”.

    Por otra parte, el burukide jeltzale ha incidido en que “vuelve a quedar constancia de que el camino iniciado hace más de dos años con el pacto entre el Partido Socialista y el PP resulta incompatible con los escenarios de estabilidad y normalidad que reclama la mayoría social y política de este Pueblo, ya que siempre terminan imponiéndose los diseños que ambas formaciones realizan en Madrid; unos diseños que nunca tienen en cuenta los intereses de las vascas y los vascos”. “Y los representantes de ambas formaciones en Euskadi acatan esas decisiones sin rechistar”, ha apostillado, “no tienen inconveniente en alterar la realidad electoral –sin tener en cuenta a la mayoría social y política de este Pueblo- con el único objetivo de intentar seguir controlando la política vasca”.

    En referencia al Partido Popular, Egibar ha puesto el acento en que “lo que intenta ocultar es que con el mapa político completo pasaría a ser la cuarta fuerza política en la CAV, por detrás de Bildu; una fotografía que quiere evitar a toda costa”. “Esa su gran preocupación y eso es lo que el Partido Socialista está dispuesto a tapar en pago a su apoyo incondicional en el Parlamento”, ha subrayado.

    “El Partido Socialista y el PP nos ofrecen una democracia ajustada a su conveniencia política y a la razón e interés de Estado; y eso –se mire por donde se mire- es un escándalo político”, ha concluido.

    “Esperamos y deseamos que el Tribunal Constitucional corrija este despropósito” –ha manifestado- “porque queremos una elecciones plenamente democráticas, y no con un cuerpo electoral mutilado por una sentencia que responde a intereses meramente políticos”.

    El dirigente del PNV ha remarcado que este planteamiento lo hacen «por principio democrático, porque no es una cuestión de simpatías o antipatías hacia Bildu». «Creemos que se han vulnerado derechos básicos tiempo atrás y ya va siendo hora de que abracemos un escenario plenamente democrático en el que sean todas las expresiones políticas las que sean valoradas y sancionadas por el voto popular», ha concluido.

  3. Hasieratik pentsatu dut honek norbaiti mesede egin badio, zuri egin dizula. Honi esker, oraingoz behintzat, ez duzu zertan lehiatu alkatetzagatik. Esku eskutik baituzu postua. Baina zuk diozun bezala, abertzalea bazara, egokiena Bilduko abertzaleokin elkartu eta «blokean» Europan salatzea izango litzateke, hauteskundeetara aurkeztu gabe. Hau al da demokrazia? eta hau gertatu eta gero, zuek denak, ixilik? onartu eta kitto? ….hori bakarrik falta zaizue, Espainiar estatuari AMEN egiten jarraitzea. Noski…zuek legalak zareten bitartean eta alkatetza lortzeko sekulako aukera duzunean…nola ba horri uko egin!!

  4. Horrelako blog ponpoxoak ordaindu ahal izateko, batzuetan herrikideak traizionatu behar dira, ezta Imanol? Zintzotasunak ez du dirurik/aulkirik/trajerik ematen eta zuk ez dakizu horiek gabe bizitzen. Espero dezagun zuek bezalako politikari oportunisten garaia ahal bait azkarren atzean utzi eta iraganeko amesgaizto bezala gogoratzea.

  5. Horraino ulertu dut, Imanol. Laburtuz: hau guztia e-gun-do-ko-a dela dio Josebak, erabaki politikoa, oso larria, eskandalua, oinarrizko eskubideak urratuzen dituena, eta abar.

    Hori guztia irakurri ondoren, EAJko alkategai baten jarrera honakoa izatea da ulertezina: «Baina Konstituzionalak edozein erabaki hartzen duela ere, mezua berbera da: indartsu azaltzeko eta aukera abertzaleen alde egiteko garaia da, ez amore ematekoa. Ez dezagun gure arerioek jotako soinuan dantza egin».

    Egundoko amildegia dago bien artean, eta honela laburtzen da: «Hau eskandalu hutsa da, baina gu aurkeztu egingo gara, bestela erakundeak PP edo PSOEren esku geratuko direlako. Beraz, hori ez gertatzeko, eta zuek ezin duzuenez aurkeztu, bozkatu guri».

    Horrek izen bat du. Baina ez dut aipatuko, hitza ez zaizulako batere gustatzen…

  6. Alegia, Imanol, abertzaleok batuta azaltzeko zuri bozkatu behar dizugula.

    Nori eta azken zortzi urtean Elolaren eskuin besoa izan beste ardurarik izan ez duenari, ilegalizazioaz baliatu denari hautagai bat gehiago izateko, bi herritarren indefentsioaren aurrean isilik geratu denari salataria babesten eta abar…

    Nahiago dut abstenitu edo boto baliogabea eman, bizitza guztian zuri bozkatu izanaren laidoa eraman baino.

  7. Imanol, zeure hitzak dira:
    Ikusi dugu zer egin duten azken bi urte hauetan.
    Horixe bai egia!
    .-Ikusi dugu zer nolako diru xahuketa egin den zarauzko udalean, polikulturala bezalako proiektu faraonikoekin.
    .- Eta ikusi dugu santa barbarako paretatik euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskatzen zuen irudia kentzeko zarauztar bakoitzari euro bana kendu diozuela.
    .- Eta ikusi dugu Zarautzen bizikletaz mugitzeko ohiturari debekuen bidez mugak jarri dizkiozuela.
    .- Eta ikusi dugu zarauztarrek hauteskundeetan adierazitako nahiari muzin eginez ez zegozkizuen zinegotzi postuak hartu dituzuela.
    .- Eta ikusi dugu bi Zarauztar gazte gezur anonimoen ondorioz kartzelaratu dituzten bitartean udalaren isiltasun konplizea.
    .- Eta ikusi dugu gerraren aldeko botoa.
    .- Eta ikusi dugu Alderdien legea eta faxismoa bultzatzen dutenekin zein ongi moldatzen diren batzuek
    .- Eta ikusi dugu… nahikoa!

  8. Imanol, Egibarrek dioenak ez dit balio, bera ez da nire herriko alkategaia. Zu bai, ordea. Bihar, elkarretaratzean izango al zara? Ez eskibatu egiten dizkizuten galderak…

    ah, eta ez ahaztu, orain lau urte ere legezkoa behar zuen alderdi politiko bat gelditu zela zinegotzien zerrendatik kanpo, eta zuek, jeltzaleek duzuela haiei berez dagokien postutxo bat….

  9. Iepe imanol!

    zure arrazoiak irakurri ditut eta egia esan ez naiz gustora geratu. Bilduri bozkatzeko gogoa nuen eta itxura guztien arabera ezinezkoa izango dut.

    badakit PNV Bildu ilegalizatzearen aurka dagoela, baina ez nago ados eman duzuen erantzunarekin. nik benetan uste dut zuen listak kenduko bazenituzte egoera benetan jasan ezina bihurtuko litzatekeela eta hau gure mugak gainditu eta Europa osoa ohartuko zen egoeraz. egia esan orain ez dut beldurrik PP eta PSOE bakarrik aurkeztuko balira. nik oso argi ikusten dut modu honetara gauza asko konponduko liratekeela.

    badakit ez gaudela ados, eta ezinezkoa izango dela zu konbentzitzea, baina faborez bihar Zarauzko alkategai bezela eta ostiraletik aurrea ( konsitituzionalak Bildu legez kanpo jartzen badu) alkate birtual bezela bihar arratsaldeko 7.30tan etor zaitez udaletxe aurreko elkarteratzera nahiz eta zure goikoek mobilizazioen alde ez egon.

    enga besteik gabe ayo

  10. Ilusio pittin bat banuen ere, hemen idatzi duzuna irakurrita argi geratu zait Espainiatik datozkigun inposaketei aurre egiteko eta behingoz herri baten moduan erantzun eta aurrera jotzeko aukera, beste behin ere, galduko dela, buruan negozioa baino ez duten zu bezalako politikeroei esker.

  11. Gogoratzen naiz EAren alkartetxeak harrikatzen zituzten garaiekin; Ajuria-enearen garai lazgarriak ziren. Nire ustez ezker abertzalearen erresistentzia gaitasunak ekarri gaitu hona, eta EA jada ez da gaur egungoa. Baina harrikatzeak gero ixten zailak diren zauriak zabaltzen ditu (eta baita jarrera morroiak, esan gabe doa). Hortaz, eta Lizarra nahi badugu, presioa neurrikoa, bakoitzari berea, eta ahal den esparruetan elkarlana. Iritziak libre dira, baina PNVk ilegalizazioen etekinak beretzat nahi dituela esatea askotxo esatea da. Epelak? Noski. Foralistak? Ziur. PPren parekoak? Ez, faborez. Itxutzeak akelarre festarako balio du, talde dantza goxoan gurera biltzeko extasian, baina ez da hori baizik.

  12. Kaixo denoi:

    Ez da ohikoa hain denbora gutxian hainbeste mezu jasotzea. Baten batek udal politikari buruzko kontuak aipatzen ditu, baina horietan ez naiz sartuko. Badakizue prest nagoela horiei buruz edozeinekin eztabaidatzeko baina uste det ez dela momentua. Eskertu behar det gehienen tonua errespetuzkoa izatea, blogari eta nire aktibitateari buruzko komentario iraingarriren bat kenduta. Baina azken horri kasurik ez diot egingo, besteak beste gezurrak esaten dituelako. Saiatuko naiz banan-banan erantzuten, luzeegi ez bada ere eta:

    @ane: Uste det oker zaudela. Guzti honek ez dio inori egiten mesederik, ezta PNVri. Zarautzentzat oso txarra izango litzateke beste lau urtez herriaren zati bat kanpo utziko lukeen gobernua edukitzea. Batere mesederik egingo ez lioke, ez gobernagarritasunari, ez herritarren arteko elkarbizitzari, ez ezerrik. Azken legealdiko egoera errepikatzerik ez nahi dugu. Ez da hori guk nahi dugun eskenatokia.
    Hauteskundeei plantoa eta boikota egitea proposatzen duzu, baina guretzat hori litzateke, hain zuzen, Espainiar estatuari amen egitea. Arduraz jokatu behar dugula argi du gure alderdiak. Erantzukizun bat dugu gure hautesleekiko eta herriarekiko. Bihotza bero edukita ere, burua hotz izan behar da politikan, eta posizio maximalistak alde batera utzi.

    @gari: Kontraesanik ez dago nik idatzitakoaren eta Joseba Egibarrek esandakoaren artean. Ez gara nekatuko esateaz guzti hau bidegabekeria dela, eta ezker abertzaleak aurkezteko eskubide osoa duela. Zarautzen behin baino gehiagotan azaldu gara, hitzez eta idatziz, Alderdien Legearen aurka. Udalaren egunerokoa jarraitu duenak ondo asko daki. Injustiziaren marra aspaldi gainditu zuten eta oraingoak ez du izenik.
    Guk argi dugu zein den gure bidea. Zuek eskatzen dezuena egitea, hori izango litzateke PP-PSOE jokoan sartzea. Horrek poztuko lituzke gehien. Nire testua ondo irakurtzen badezu, ikusiko dezu behin ere ez detela botoa guretzat eskatzen, aukera abertzaleen alde baizik. Eta gurea ez da aukera abertzale bakarra, ondo dakizunez.

    @mikel: Gauza bera. Abertzaleak batuta egotea ez da PNV bozkatzea, alderdi abertzale gehiago baitaude. Baina haratago nindoan.
    Elolaren eskuin besoa izan garela esateak ez dauka ez hanka ez buru. Plenoak jarraitu besterik ez dago. Argi ikusi da gure posizio propioak izan ditugula, eta behin baino gehiagotan egin diogula aurre.
    Labi eta Xaporrari buruz, gure udal taldeak idatzia sinatu zuen haien egoera salatuz. Beraz diozuna ez da egia.

    @joseba: gai asko jarri dituzu mahai gainean, honekin zerikusirik ez dutenak. Nahi duzunean hitz egin dezakegu horietaz.

    @ainhoa: Seguru izan koherentziaz jokatuko dugula, eta ez dugula gure jarrera ezkutatuko.
    Zarautzen kasuan, herritarren interesak defenditzen saiatu gara, ez gureak. PP eta PSOEri ez zegokien ordezkapena ematea izango litzateke aipatzen duzuna.

    @borja: Ez nator bat erdaraz “cuanto peor, mejor” dioen tesiarekin. Ez dut uste ona izango zenik euskal erakundeen etorkizuna bi alderdi horien esku uztea eta dena Europaren menpe gelditzea. Itxaropen handiegirik ez izateko moduko antezedenteak badaude.

    Bukatzeko zenbait apunte egin nahiko nituzte. Non zegoen Bildu, eta EA eta Alternatiba, Sortu legez kanpo utzi zutenean? Ze zilegitasunarekin eskatzen digute orain besteoi eurek egin ez dutena, planto egitea? Benetan asmo zintzoekin ari dira, edo haien interesei begira?
    Bere garaian, ANVri herri batzuetan aurkezten utzi zioten, eta beste batzuei ez. Kasu horretan ere ez zen boikotik izan, eta utzi zioten tokietan zegozkien zinegotziak hartu zituen ANVk. Eta ondo iruditzen zait, ez zaiolako aukerarik eman behar PP-PSOE fronteari.

    Hau ez da Euskal Herrian daukagun lehen ‘anormaltasun’ egoera hauteskundeetan. Urte askoan zehar, alderdi batzuk ezin izan dituzte zerrendarik aurkeztu toki askotan beldurraren diktadurapean egoteagatik. Egoera horren aurka egin beharrean, mehatxuekin eta irainekin bat egin zuen ezker abertzaleak maiz. PNVkook ondo dakigu zer pairatu behar izan dugun eta bakoitza une bakoitzean non izan den. Aurrera begira behar dugu, bai, baina zenbat gauza ez dira erraz ahaztekoak. Gertatu izan da ere hautagaiak erahiltzea, eta ez dira bertan behera utzi hauteskundeak.

    Elkarrekin egin beharko dugu bidea herri honek aurrera egin dezan eta eskubide eta ideia guztiak errespetatuak izan daitezen, baina denoi dagokigu autokritika egitea.

    Eskerrik asko

    Imanol Lasa Zeberio

  13. Ni behintzat, ez nauzu batere konbentzitu, Imanol. Ez nago batere ados esaten dituzun gauza gehienekin.

    Egundokoa iruditzen zait «ez zaiolako aukerarik eman behar PP-PSOE fronteari» argumentua erabiltzea demokrazia ezaren marra gorri guztiak gainditu dituen hauteskunde hauetan parte hartzeko, batez ere azken legealdi osoa Zarauzko Udalean PP eta PSOErekin batera Udal Gobernua osatu duzuenean, beste alderdi batzuekin batera. Ia 20 milioi euroko zor publikoarekin utzi duzue Zarautz, denak elkarrekin, besteak beste, PP eta PSOEri eskutik helduta.

    Ez da gezurra, beraz, Mikelek leporatu dizuna: Patxi Elolaren eskuin besoa izatearena lau urte hauetan. Nik, areago, ez nuke «eskuin besoa» esamoldea erabiliko, egia esan, Patxi Elola askotan agertu baita, nire ustez, EAJko zinegotziak baino ezkertiarrago. Ez da zaila, egia esan.

    Luze eztabaidatu dezakegu, baina ikusten dut zein den zure jarrera, zuen jarrera, nahi duzuen bezala saltzen saiatu arren. Pena.

    Amaitzeko, duela ia hogeita lau ordu lehen komentarioan esandakoa errepikatuz bukatuko dut: gaur, Zarautzen, “Eskubide guztien alde: ilegalizaziorik ez!” izeneko elkarretaratzea deituta dago, udaletxe aurrean. Besteak beste, Eusko Alkartasunak, Ezker Batuak, Aralarrek, eta Hamaikabatek bat egin dute deialdiarekin, baina Zarauzko EAJren erantzunik ez dugu jaso oraindik.

  14. Imanol, zuen jarrera zuritzeko beste itxurazko «kontraesanak» aipatzea (Non ziren hauek Sortu legez kanpo utzi zutenean?), politikaren aurpegi txarrena erakustea da, alegia, manipulazio zikinena. BIlduk Sorturen izpiritua barnebiltzen ditu, are, Bildu Sorturi egindako bidegabekeria gainditzeko osatua da (aditzik gabe geratzen ari gara). Ez eskatu koherentziarik Alternatiba eta EAri, falta genuena, hauek bere etorkizuna hipotekatu dutenean (zuek ez bezala) Sortukoen eskubideen alde.
    Zure aipamen horrek oso nabarmen uzten zaitu, politika eztabaida era maltzurrean ulertzen duzula agerian uzten baitu, bidezidor, iruzur dialektiko eta beste erabilita, egiari zintzo aurre ez egitearren. Esan garbi «ez dugu ezer egingo zuen alde, zuek erabaki duzue borroka egitea eta ondorioak zuentzat dira», eta kitto. Pena, Imanol.
    Ibon Ostolaza Oyarzabal

  15. Nondik atera ote du EAJk abertzaleongan etsipena eta desengainua eragiteko gaitasun amaigabe hori!

  16. «Zarautzen behin baino gehiagotan azaldu gara, hitzez eta idatziz, Alderdien Legearen aurka»

    ez da hitzez aurka azaltzeko garaia! hauxe duzue aukera benetan aurka zaudetela adierazteko…baina susma nezaken bezela, ez duzue behatz bat mugituko.

    zuen jarrera, tamalgarria da!

  17. Ni ere ez nago ados erantzunarekin, jakina! Ez didazu erantzun.
    Eta ez zait iruditzen gaiarekin zerikusi falta dutenik nik aipatutakoek: esate baterako, PNV-k berari ez zegokion zinegotzia hartu zuela aipatu dut, ANVri zegokiona. Baina PP-k eta PSOE-k bultzatutako partiduen legea maltzurki erabiliz legez kanporatua izan zen. Honek ez al du gaiarekin zerikusirik? Honen inguruan anekdotatxoa kontatuko dizut: Ba al dakizu zein izan zen arrazoi nagusia zarauzko zerrenda kanporatzeko? Danel «Patximaia». Ezker abertzaleko zinegotzi izan zen Iruretagoiena hil zutenean, baina ahaztu egin zitzaien aipatzea Danelek hilketa salatu eta horren kontrako komunikatua atera zuela.
    Bestalde PNV-k PPrekin eta PSOErekin elkarlanean jardun du azken agintaldian, inolako lotsarik gabe. Nik aipatutako partiduen lege antidemokratikoaren bultzatzaileekin! Honek ere ez al dauka gaiarekin zerikusirik? Gainera, bi partidu horiek oso komodo egon dira intentsitate baxuko ETAren jarduerarekin. Oraindik ere horren bila dabiltzala esango nuke. Eta PNVk nahiago izan du horiekin joan!
    Labi eta Xaporra ere aipatu ditut, Zuek idatzi bat sinatu duzue, Ondo. Baina kartzelara bidali dituen gezurtia ez al duzue salatu behar? Nor da gezurtia? Pista batzuk emango dizkizut: Sortu eta Bildu legez kanporatzeko gezurrak nork agindu ditu? Zuen bazkideak ez al dira izan? Bazkide horiek ondo dominatzen dute auzitegietan gezurrak esateko artea, begira ezazu ingurura. Nork zekien bi zarauztar horiek aurretik ere kondena zeukatela? Nor izan daiteke horrelako maltzurkeria egin dezakeena Zarautzen? Egin al dituzu galdera hauek?
    Imanol, nik ez dizut esango PNVk zer egin behar duen, baina mesedez, ez esan PPri eta PSOEri aurre egiteko zuek zaudetela, beti ondo moldatu izan zarete-eta bai batarekin zein bestearekin.
    Azken lau urteetan ikusi dugu tarta nola banatu duzuen, elkarri erasorik egin gabe, bakoitzak bere zatia hartu eta Zarauzko herrian zer nolako zuloa egin duzuen. Honek ere ez al dauka zerikusirik gaiarekin?
    Nik uste nuen zuk, Imanol, Zarautzen azken agintaldian gertatutakoa legez kanporatzearekin lotzeko gaitasuna edukiko zenuela, baina nonbait ez dituzu lotura horiek ikusten edo ez dituzu loturak egin nahi izan.

    Ondo segi.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *