32 urte eta 4 hilabete geroago.

EGIko pegatina. 1978.

Duela 32 eta 4 hilabete, EAJk lehen manifestazio deialdia egin zuen ETAren jarduera armatuaren aurka eta Euskadi libre eta baketsu baten alde. Aldi berean, dei egin zien indarkeriaren bidea aukeratu zutenei, lehenbailehen utz zezaten, eta “Euskadi aske baten berreraikitze-lan baketsuarekin” bat egin zezaten. 1978ko urriaren 10ean deitu zuen EAJk herria manifestaziora, eta Bilbon egin zen elkarretaratzea, urriaren 28an. Honako ideia nagusia defenditu zuen alderdiak orduko hartan: “Euskal Herriarekiko konpromisoa dugu bere eskubideen defentsan soilik bide demokratiko eta baketsuak defenditzeko”.

Orain, ezker abertzaleko ordezkariek, 32 urte geroago, jakinarazi digute beren alderdi berriko estatutuen bitartez apustu argia eta zalantzarik gabekoa egiten dutela bide politiko eta demokratikoen alde eta indarkeriaren errekurtsoaren aurka daudela irmoki, bereziki ETArenaren aurka. Urte askoan zehar, gure alderdia gogor aritu da lanean giza-eskubide guztiak defenditu eta gauzatzeko, eta behin eta berriro adierazi du gure herrian beharrezkoak direla ideia, proiektu eta pertsona guztiak. Lan horretan, beti aldarrikatu du bizitzeko eskubidea dela guztietan garrantzitsuena, eta gainerakoen oinarria.

Bakearen eta Euskadiren defentsa izan da guretzat itsasargia, berezko historia, hizkuntza eta ibilbidea dituen nazio gisa. Bide hori jorratu du herritarren gehiengoak ere, azken hamarkadetan zehar aurrera eginez gaurdaino, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea prestatuz, herri gisa izan duen garapenaren ondorio logiko eta natural gisa. Errebantxarako asmorik gabe, baina sufritutakoa ere ahaztu gabe, itxaropentsu begiratzen diogu etorkizunari, eta behin-betiko bakearen, elkarbizitzaren, eta aukera politiko guztien legeztatzearen aldeko apustua berresten dugu. Pozten gaitu ezker abertzaleak egunotan hartutako jarrerak. Hiru hamarkada ondoren, hauxe besterik ez: ongi etorri, eta bazen garaia!.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *