Gipuzkoarrok, ikurriñarekin.

Milaka lagun elkatu gara gaur goizean, hamaikak aldera, Gipuzkoako Plazan, Markel Olano Diputatu Nagusiaren hitzak entzutera. Lehenago, Diputatuen Kontseiluak, egindako ezohizko bileran, adierazpen instituzionala onartu du, Espainiako bandera Jauregian jartzea doitoratzen duena. Zarauztar kuadrilla ederra joan gara. Inposaketari aurre eginez, ekitaldi hunkigarria.

Honako hau dio onartutako adierazpen instituzionalak:

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Espainiako Auzitegi Gorenak 6934/05 errekurtsoan emandako epaiaren bidez Espainiako bandera jartzera behartu du Gipuzkoako Foru Aldundia herritarren borondatearen aurka. Epaia betetzean, Foru Aldundiak ondorengo adierazpena helarazi nahi die herritarrei:

Herri bat herri da, iragan eta etorkizun, osatzen duten pertsona gehienek hala sentitzen dutenean. Ikur bat ikur da: logo, oihal zati, margo. Gertatu ohi da ikurra herri baten ametsaren sinbolo izatea. Orduan baliagarri da, gutasunaren sentipen txikien piztaile delako, ez gehiago. Gerta liteke ikurra herriaren ametsaren sinbolo ez izatea. Indarraren legez eta legearen indarrez ezarria izatea. Orduan ere baliagarri izan liteke, inposaketaren sinbolo bihurtzen baita, bizilegezko gabezien gogoratzaile. Bandera espainiarra zigor mehatxupean ezarritako sinboloa da Gipuzkoako erakunde nagusian. Gipuzkoar gehienon nahiaren aurka eta beren ordezkarien erabakimenaren kontra jarria dago. Herritarren borondatearekiko errespetu falta da, askatasunez erabakitzeko eskubidearen ukapena. Horra bada bandera, egoeraren ikur, jarri duenak berak jarri nahi ez duen oihal. Haizeak ironiaz darabil.

Donostian, 2010eko otsailaren 27an.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *