Iparraldea, abiapuntu ilusionagarria

blog txiki

Iparraldeko Elkargo berriaren inguruko iritzi artikulua idatzi dut Noticias de Gipuzkoa egunkarian. Euskarazko bertsioa hemen:

“Joan den urtarrilaren lehenetik aurrera, entitate politiko berean ordezkatuta daude Iparraldeko hiru lurraldeetako 158 udalerriak; erakunde propio bat  izango dute, eskumen garrantzitsuak izango dituena, besteak beste arlo ekonomikoan eta hizkuntza politikan. Ipar Euskal Herria, beraz, kontzeptu historiko-kultural hutsa izatetik estatus berri batekin aitortua izatera pasatuko da. Zalantzarik gabe, garrantzi handiko aldaketa dugu,  Euskal Hirigune Elkargoaren presidente Jean René Etchegaray hautatzeko ekitaldian nabari ziren ilusioak eta itxaropenak erakutsi bezala. Iparraldea izango da, hain zuzen ere, Akitania Berria eskualdeko bigarren aglomeraziorik garrantzitsuena, 300.000 biztanlerekin eta 200 milioi euroko aurrekontuarekin.

Jarraitu irakurtzen

Tomar la iniciativa

saffatxiki
Con Amal, su familia y Sara e Itziar de Pasaportes para Siria, en Grecia.

La ola de frío y nieve que ha azotado Europa incluso en latitudes poco habituales ha abierto todos los informativos, volviendo a poner sobre la mesa la tragedia humanitaria de las personas refugiadas. Temperaturas bajo cero, tiendas semisepultadas por la nieve, hielo y barro que agravan aún más la escasez de medios que padecen; imágenes y lugares –Lesbos, Chios…- que llaman a la puerta de la conciencia de Europa; nuestra conciencia.

Hace ya un año que gobiernos e instituciones europeas aprobaron los famosos cupos, que ni siquiera han cumplido pese a ser insuficientes a todas luces. A ello hay que añadir la durísima situación de los refugiados llegados a Grecia después y que se quedaron fuera de los cupos. Pudimos comprobarlo personalmente en la visita que realizamos hace unas semanas a Atenas, junto a la ONG Pasaportes para Siria, dentro de las gestiones conjuntas que estamos realizando para traer a Gipuzkoa a Amal y sus cinco hijos, que además de la guerra huyen también de una situación de malos tratos.

Jarraitu irakurtzen

Zuek, etxerako

Zuek etxerakoona

Nire agendan eguneko ekintzak eta egin beharrekoak ondo ditut zehaztuta; norekin elkartuko naizen, zein lekutan, zein dokumentu eduki behar dudan landuta eta, batzuetan, zer irakurri behar dudan ere bai, ezer oker atera ez dadin. Ekitaldi guztiak dira inportanteak, baina horien artean badaude, garrantzi handia edukitzeaz gain, oso bereziak edo ezohikoak direnak. Atzo Azpeitian eduki nuena, esaterako.

Herri horretan, Eroski eta Gureak, bat eginda, supermerkatu berri bat ireki dute. Beste edozein lekutan eros daitezkeen produktuak aurki ditzakegu, baina harrera eta giza harremanak desberdinak dira. Denda berri honetan lan egiten duten guztiak aniztasun funtzionala duten pertsonak dira. Dagoeneko, 2015. Urtean, ez luke  berri aipagarria izan beharko pertsona hauek lanean, dantzan edo kirola egiten ikusteak, baina oraindik albistea da eta, beraz, gizarteratzeko lan handia dagoela adierazten digu.

Nire agendan ekitaldi berezia zen, gorriz neukana margotua. Hala izan zen. Ilusio eta gogoa izan ziren nagusi. Goi mailako bi enpresa gipuzkoar, indarrak batuta, bere onena emateko prest agertu dira zerbitzu berritzaile bat abian jarriz gure Lurraldean integrazio sozial eta profesionala bultzatzeko. Ekonomia sozialaren eta berrikuntzaren adibide bikaina.

Gureakeko langileak ere bere onena emateko prest agertu dira. Alai eta arduratsu. Gureak eta Eroski Gipuzkoan ditugun bi altxor dira, eta gaurtik aurrera lan egitera doazen langile berriak, daukagun onena. Horregatik, atzo hala esan nien: zorte on eta zuek, etxerako.

Jarraitu irakurtzen

Ez ditut plastiko beltzak gustuko

Aste honetako agendako gaiak, eta gure lurraldeko albiste nagusiak aztertzerakoan, irudi bat etorri zait gogora; Hondarribiko Alardeko argazki itsusi bat. Ez dut betiko alardea edo alarde mistoaren inguruko eztabaidan parte hartzeko asmorik. Batzuen eta besteen aldeko argudioak ezagunak dira eta garbi dago adostasunik ez dagoela jaia ospatzeko moduaren inguruan. Gaia gatazkatsua da oraindik, ertz eta korapilo askokoa. Ez dut, beraz, nire blogeko lerro hauetan Alardearen konponbiderako giltzarririk azalduko, ez dudalako proposamen berririk.

Hau esanda, badago azpimarratu nahi dudan kontu bat. Ez zitzaidan batere gustatu Alardearen osteko egunkarietan ikusitako argazki bat. Neska gazte batzuk plastiko beltzarekin egin zieten harrera alarde mistoaren kideei, beraien aurretik pasatzerakoan. Gogorra eta tristea iruditu zitzaidan.

Euskal Herrian egoera gogor asko bizi izan ditugu herriz-herriko festetan. Kartel iraingarriak, lekuz kanpoko pintadak, mehatxuak, eta baita ekintza larriagoak ere. Eta beti pentsatu izan dut nola den posible festa batzuetan, ondo pasa behar dugun une batean, horrelakoak gertatzea. Ez zait buruan sartzen. Edozeinek du eskubide osoa festa nola ospatu nahi duen erabakitzeko, baina beti besteak errespetatuz.

Ulertzen dut alarde eredu baten aldekoa izatea, baina horrek ez du justifikatzen bestelako eredua duen pertsonari harrera plastiko beltzarekin egitea, besteen eskubidea ere errespetatu behar delako. Norbaitek esango du adierazpen askatasuna dela, baina ez nago ados. Irainek eta indarkeria berbalak ez dute lekurik gure herriak bizi duen egoera politiko eta sozial berrian. Ez lukete eduki behar. Errespetua eta tolerantzia dira elkarbizitzaren oinarriak. Ezagutzen nauenak badaki beti defenditu dudala hori. Euskaldunok ez dugu asmatu sarritan desadostasunak egoki kudeatzen, eta oraindik badugu iraganetik zer ikasia.

Jarraitu irakurtzen

Espainiar bandera zarautzen

Zarauzko udaletxean jarritako plaka. 2014-03-12
Zarauzko udaletxean jarritako plaka. 2014-03-12

Zarauzko udaletxean espainiako bandera jartzera inposatu gaituzte. Hau dela eta ezohiko udalbatzarra egin genuen herenegun iluntzean,  EAJk eta Bilduk aurkeztutako mozioa bozkatzeko. Hau da han irakurritakoa :

Ikurrak oso garrantzitsuak dira. Behin baino gehiagotan esan da banderak trapu zaharrak baino ez direla. Eta bai, bandera oihal zati bat da, baina baita sinbolo bat ere, ikur bat, eta ikurren atzean balio handiko gauzak daude: ametsak, sentimenduak, proiektuak, baloreak, loturak, sustraiak, historia eta etorkizuna.

Jarraitu irakurtzen