profila / perfil

1973an jaio nintzen.  Zarauztarra  eta euskalduna naiz. Zientzia Politikoak eta Soziologia ikasi nituen Deustun, eta Ikerketa Kooperatiboen eta Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzaren MBA masterra daukat.

Urteetan zehar, ekonomia irakasle izan naiz Donostiako Ekintza Ikastolan Bigarren Hezkuntzan, azken urteetan Batxilergoko arduradun gisa. Oroitzapen bikainak ditut aro hartaz. Ikaragarri ikasi nuen, eta epe ertainean ikasgeletan ikusten dut neure burua ostera. Duela zenbait urte eszedentzia eskatu nuen orduan Markel Olanoren lan taldearekin bat egiteko, eta gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramalea, eta Gobernantza eta Komunikazio Diputatua naiz.

Sekulako ilusioarekin egiten diot aurre aro berri honi. Urte askoan zehar, lanean jardun naiz, benetako herritarrenpartehartzean, gardentasunean eta lankidetzan sistema politikoa praktikara eramateko. Nire kezka handienetako bat, eta baita nire alderdiarena ere, herritarrengan erakunde eta alderdi politikoekiko sortu den mesfidantzari aurre egitea izan da, Gobernu Onaren, eta demokrazia irekiago, kolaboratiboago eta partehartzaileagoaren aldeko apustua eginez. Hala, orain bi legealdi, herritarren lehen partaidetza bulegoa jarri genuen martxan Foru Aldundian. Hura kudeatzeko ohorea eduki nuen.

Orain, inoiz baino gogotsuago hartzen dut ardura berri hau. Datozen lau urteetan, aukera izango dut politika irekiago, gertukoago, gardenago eta eraginkorragoa lortzeko lanean jarraitzeko, printzipio etiko sendoetan, eta eredugarritasunean oinarrituta. Nire pasio handienetako bi uztartzeko zortea edukiko dut, gainera: kudeaketa eta komunikazio politikoa. Arlo batean zein bestean, haize berriak ekarri nahi ditut, konfiantzan eta lan taldean oinarritutako eredua ezarriz.

Politikak muga asko dauzka, eta baita zuzendu beharreko akats ugari ere, baina hala ere uste dut oso tresna egokia dela interes orokorra defenditu eta denontzat gizarte bizekoago, solidarioago eta aurreratuagoa lortzeko.

Uste dut Euskadik, gure herriak, nortasun eta historia definituak dauzkala, eta oraindik landu gabeko potentziala duela arlo sozial, ekonomiko eta kulturalean. Euskadi kapaza izan da zailtasun asko gainditzeko. Orain beste erronka itzela du; krisiari aurre egitea orain arte lortutako ongizatea eta babes sozialerako sistema mantenduz, eta bakean eta elkarbizitzan oinarritutako etorkizuna eraikitzea.

Balio handia ematen diot kontaktu pertsonalari, eta entzun, hitz egin eta bestearen tokian jartzeko gaitasunari. Irakasle gisa aritutako garaitik atera dudan irakaspen nagusietako bat da. Politikan ere errezeta hori erabiltzen saiatzen naiz egunerokoan.

Familian asko babesten naiz. Maite nautenek esaten dutenez, langilea, baikorra, zintzoa eta umoreduna naiz. Aurpegira hitz egitea gustatzen zait. Esan behar dut ere ipurtarin samarra eta urduria naizela. Ez dut batere gustuko akomodatzea edo enkasillatzea, eta beti bilatzen ditut proiektu eta erronka berriak.

Denbora librean, egunkariak irakurri, berrirakurri eta birpasatzea gustatzen zait. Nire lanbidearen zati bat da egunerokotasuna jarraitzea, baina paradoxikoki, deskonektatzeko terapia gisa ere balio dit. Ez naiz futbol zale edo kirol zaleegia, gauza arraroa euskalduna izanik, eta are arraroagoa zarauztarra naizela kontuan harturik, baina korrika eginez edo Getariaraino paseatuz disfrutatzen dut. Gustatuko litzaidakena bezain maiz ez, ziurrenik. Mendiak ere erakartzen nau, Erniok bereziki. Haize freskoa behar dudan bakoitzean hara igotzen naiz, ahal dudanean behintzat.

Irakurtzen eta musika entzuten gozatu egiten dut. Asko gustatzen zait irratia entzutea, eta abesti bat aukeratu beharko banu, Sting-en edozeinek balioko luke. Uda da irakurtzeko gehien gustatzen zaidan urte sasoia, batez ere polizia nobelak edo genero beltzekoak. Eta nola ez, zinea: DVDen bilduma polita dut osatuta eta thrilerrak eta akzio pelikulak ditut gustukoen. Azken aldian pelikula haindienen inbidiarik ez duten telebista saioetara engantxatuta nago, ‘House of Cards’ edo ‘Boss’ esaterako.

Ah! Argazkilaritza eta teknologia berriak ere atsegin ditut.

Laburbilduz, bizitza zein politika grinarekin eta autentizitatearekin bizitzen saiatzen naiz.

Ni hobeto ezagutzen lagundu izana espero dut.

Nací en 1973. Soy zarauztarra  y euskaldun. Estudié Ciencias Políticas y Sociología en Deusto, y soy Master en Estudios Cooperativos y Gestión y Dirección de Empresas MBA.

Durante años he sido profesor de economía en Secundaria en la Ikastola Ekintza de Donostia, los últimos años como responsable también de bachiller. Es una etapa que recuerdo con mucho cariño, de la que he aprendido mucho, y es en las aulas donde me veo a medio plazo. Hace unos años pedí una excedencia para incorporarme al gabinete del Diputado General de Gipuzkoa Markel Olano y actualmente soy portavoz y Diputado de Gobernanza y Comunicación con la Sociedad en la Diputación  Foral de Gipuzkoa.

Es una etapa que afronto con una ilusión enorme. Durante muchos años he trabajado por conseguir y llevar a la práctica un sistema político basado realmente en la participación ciudadana, la transparencia y la colaboración. Una de mis principales preocupaciones, y la de EAJ-PNV, ha sido contribuir a reducir la desconfianza abierta entre la ciudadanía y las instituciones y partidos políticos, apostando por el Buen Gobierno y por una democracia más abierta, colaborativa y participativa. Así, hace dos legislaturas pusimos en marcha la oficina de participación ciudadana en la Diputación, que tuve el honor de dirigir.

Ahora asumo con más ganas que nunca esta nueva responsabilidad. Durante cuatro años voy a poder seguir trabajando para hacer realidad una política más abierta, cercana, transparente y eficaz, sustentada en principios éticos sólidos y en la ejemplaridad. Me va a permitir además compaginar dos de mis grandes pasiones, la gestión y la comunicación política, ámbitos en los que quiero imprimir un nuevo estilo basado en la confianza y el trabajo en equipo.

Aún con sus limitaciones y con sus defectos, que debemos mejorar, creo sinceramente en la política como medio de defender el interés general y conseguir una sociedad más justa, solidaria y avanzada para todos.

Creo en Euskadi, como pueblo con historia, identidad y personalidad definidas, y con un potencial en el plano económico, social y cultural sin explotar del todo todavía. Un pueblo que ha sabido superar muchas dificultades, y que afronta desde años atrás el reto de superar la crisis manteniendo las cotas de bienestar y el sistema de protección social, además de consolidar un futuro en paz y en sana convivencia.

Valoro el contacto humano y la capacidad para escuchar, dialogar y empatizar con los problemas. Es con lo que me quedo de mi etapa como profesor, e intento aplicar la misma receta en mi quehacer diario en el ámbito político.

Me apoyo mucho en la familia. Los que me quieren dicen de mí que soy trabajador, optimista, sincero y con sentido del humor. He de añadir también que soy enormemente inquieto, culo de mal asiento como se dice. No me gusta encasillarme ni acomodarme y busco siempre nuevos proyectos y retos.

Me gusta leer, releer y repasar los periódicos en mi tiempo libre. Estar al corriente de la actualidad es parte de mi trabajo, pero paradójicamente me sirve también como terapia relajante. No soy ni futbolero ni especialmente deportista, cosa rara en Euskadi y más rara todavía siendo zarauztarra, pero disfruto corriendo o paseando hasta Getaria. Menos de lo que debería y me gustaría, seguramente. También me atrae el monte, especialmente Ernio, donde subo cada vez que tengo tiempo y necesito aire fresco.

La lectura y la música son otras aficiones de las que disfruto. Me gusta mucho escuchar la radio, pero si tengo que elegir una canción, cualquiera de Sting valdría. Novela polícial o de género negro es lo que elijo para verano, que es cuando más disfruto leyendo. Y cómo no, el cine: colecciono DVDs y disfruto con cualquier thriller o película de acción. Aunque ahora estoy enganchado también a series como ‘House of Cards’ o ‘Boss’, que nada tienen que envidiar a grandes películas.

Ah! También soy muy aficionado a la fotografía y a las nuevas tecnologías..

En definitiva, intento vivir tanto la vida como la política con intensidad y autenticidad.

Espero haberos ayudado a conocerme un poquito mejor.

 

1 comment

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *