Gipuzkoarrok prest

Joan den larunbatean, Gipuzkoa Prest dinamika aurkeztu genion lurraldeko gizarteari, gure alderdiak Batzar Nagusietarako, Donostiarako eta beste 15 herritarako aurkeztuko dituen hautagaiak ezagutarazteaz gain. “Pertsona askeek osaturiko gizarte askea” eraikitzen laguntzea helburu duen proiektua. Horretarako baditugu pertsonak, eta baditugu ideiak. Luzaroan aritu gara lurraldeko elkarte eta eragileekin, beraien proposamenak jasotzen eta lantzen, eta ahalegin horren emaitza dira aurkeztu ditugun lau gaikako Prest dokumentuak: Gobernu Onari, Gizarte Ongizateari, Ekonomiari, eta Estrategia Politikoari buruzkoak. Hemendik aurrera, dokumentu horiek berriz ere kontrastatuko eta eztabaidatuko ditugu herritarrekin eta herri-eragileekin, guztion artean ekintza politiko irekiagoa, etikoa, eraginkorragoa, eta autokritikoagoa diseinatuko dugun itxaropenarekin. Ilusio handia pizten duen proiektua da eta niretzat ohore eta plazer handia izaten ari da honen antolaketan parte hartzea.

Jarraitu irakurtzen

Emaitzen hausnarketa

Europar hauteskundeak 25-05-2014
Europar hauteskundeak 25-05-2014

Pozik gaude Zarautzen lortutako emaitzekin eta Izaskun Bilbao Barandikari emandako babesarekin. Zarauztarrek gure alderdia egiten ari den lana baloratzen dutela uste dugu, eta emaitzok herriak gobernuan eskatzen duen estilo aldaketaren seinale direlakoan gaude.

Euskadiko zazpi lurraldeak aintzat hartuta, EAJ-PNV nagusitu da bozetan. Hauteskunde hauek ez dute historikoki interes handirik piztu gizartean, eta giro horretan EAJ-PNV osatzen dugun guztiok garrantzizko esfortzua egin dugu emaitza txukuna lortzeko. Dena den aipatutako giro horrek hausnartzera eraman behar gaitu, gure ekimen politikoa hobetzeko hausnarketa egitera, herriz herri.