Análisis elecciones

Y respecto las municipales de hace dos años,

EAJ-PNV ha subido 42 votos (de 2.072 a 2.114) y el electorado zarauztarra ha castigado al PSE-PSOE, que ha perdido 492 votos (1.918 a 1.426). En las municipales hubo un total de 1.918 votos nulos e II ha obtenido 1.502 sufragios. EA+Aralar sumaron hace dos años 3.877 votos, por lo que la coalición ezkertiar eta abertzaleak , al recibir 856, ha perdido 3.021 votantes. El PP ha bajado 280 votos, de 951 a 671. Y es que, cinco años quedan muy lejos.

Interesgarriak:

7 comments

  1. Imanol está claro que te perfilas como el alcalde del futuro. Ahora toca trabajar más que nunca. Animo.

  2. Ikaragarria benetan, ezker abertzalea bigarren indarra izatea azken hauteskundeetan. Zer pentsatua ematen du ezta? herrian hainbeste atxikimendu izan eta ezin udaletxeko pleno batean euren iritzia ere eman, zuek bezela, herriko jendea izanik. Zure iritzia jakin nahiko nuke etorkizuneko alkate izatekotan baldin bazara. Animorik ez.

  3. Ez dakit alkatetzarako hautagaia izango naizen ala ez, hori EAJ-PNVko batzarrak erabakitzen duelako. Oraindik bi urte falta dira eta lan asko dago egiteko. Bestalde, naiz eta hautagai izan herriko babesa ( botoak ) eta gehiengoa lortu beharra dago udalbatzarrean eta hori ere ikusi beharra dago. Ez ahaztu zer gertatu zaion Ibarretxe jaunari Gasteizko Legebiltzarrean. Zarautzen ere gauza arraroak gertatu izan dira. EB-Aralar taldeak nahiago izan zuen Patxi Elola alkate izatea abertzale bat izatea baino. Hau, gure herrian gertatu da. Bukatzeko, Amalda gurekin lanean egon behar zuen, guk beti adierazi izan dugu desio hau eta legez kanpo uztearen kontra agertu gara behin eta berriro. Egoera politiko berri honetan ikusi egin beharko PSOEek eta ezker abertzaleak zer negoziatzen duten. Otegi eta Egiguren elkarrizketan ari omen dira, ezta?

  4. Beno, Amaldarekin lanean aritu nahi izatearena…ejem… ez dakit ba gezur txiki edo haundi bat esatea den, batez ere ikusirik beraiek hitza hartzen duten bakoitzean altxatu eta joan egiten zaretenean. Benetan beraiekin lan egiteko gogoa izango bazenute, benetan beraien iritzia kontutan hartu nahi izango bazenute, entzun egingo zeniekete eta ez aprobetxatu beraien egoera orain arte bezela nahi duzuena egiteko oztoporik gabeko bidean. Eta Egiguren eta Otegi hitz egiten ari direla? ba ederki, hitz egin dezatela, hitz egin gabe ezin baita ezer haundirik lortu. Eta zuek? hitz egiten al duzue? niri, herritar naizen aldetik oooosoooo arraroa iruditzen zait pleno bat ikusi eta ezer eztabaidatzen ez dela ikustea ideologikoki hain ezberdinak diren taldeen artean. Gauza guztietan ados? iruditzen zait oso ondo banatuta duzuela zuen pastela zuen artean. Eta bat gutxiago baldin badago banatzeko… ba are hobeto, ezta?

    Beno eta aurreko anonimoari erantzunez, pilota ezker abertzalearen gainean? gogoratu, zoritxarrez (eta zuek ere honela pentsatzen omen duzue…) ezin duela pilotara jolastu ere egin.(kondenatzea hainbeste gustatzen bazaizue, zergatik ez duzue hori kondenatzen plenoetan Amaldak hitza hartu nahi eta etzaionean uzten?)Baina jolasten saiatzen da, ta eskerrak! dituen aukera urrietan. Kondenatu eta ez kondenatu… en fin, ze erreza den eskusa hori hartu eta horrekin aritzea. Emakume bat erailtzen dutenean ere kondenatzen duzue haundi haundi baina zertarako balio digu horrek gero ezer egiten ez bada? hori baino sakonagoa da gure herri honen gatazka, hori baino haratago doa. Baina pilotaren asunto hori garbiago azaldu dezake hemen bidatzen dudan lotura honek. Esango didazue zer iruditzen zaizuen…

    http://www.kaosenlared.net/noticia/ni-eta-ni-e.t-entrevista-imaginaria-aunque-no-todo

  5. Anonimoarentzat:

    Irakurri dut elkarrizketa, eta egiten ditu zenbait hausnarketa interesgarri, baina funtsean egiten du huts. Ematen du ETA gaitzesteak estatuaren eta bere metodoen jarraitzaile itsu bihurtzen zaituela, eta ez da horrela. Badago ETA gaitzestea, badago GAL eta torturak gaitzestea, badago frankismoa gaitzestea, eta badago indarkeria mota guztiak gaitzestea. Badaude hori egiten duten alderdiak eta bagaude hori egiten dugun herritarrak. Asko, gainera.

    Zuei, ordea, indarkeria mota bat ahazten zaizue. Azken 30 urteetan herri honetan alde askorekin min gehien egin duen indarkeria, portzierto. Ez da hori nire buruarentzat nahi dudan 'disidentzia' mota, Frabettiri helduta.

    Benetan diotsut. Ikaragarri gustatuko litzaidake ezker abertzaleak 'the organization'-ekiko lotura, zentzu guztietan, apurtzea. Kasurik txarrenean, alderdi españolisten hipokresia eta gure herriaren borondatearekiko errespetu eza utziko luke agerian.

    Bukatzeko: ezker abertzaleak normaltasun osoz parte ahal izan du erakunde publikoetan orain gutxi arte, ETAk bereak eta bi egiten zituen bitartean, portzierto. Alderdien legea bidegabea izan daitekeela? Ziurrenik bai. Baina itxuraz, gizarteak ez dauka zuek defenditzeko gogo handirik. Zerbaitegatik izango da.

    Adeitasunez

  6. Gure taldea ixil ixilik entzuten ditu Amaldakoak esaten duten guztia. Ez da egia ospa egiten dugula. Egia da Amalda eta EAJ-PNVko taldeak ez dugula batere hitz egiten eta azken urte hauetan komunikazio falta izugarria egon dela. Ea egoera politiko berri honek dauden blokeak puskatzen laguntzen digun.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *