PARTAIDETZAREN OLATUA

webpart

Hedabideen kontsumoa neurtzen duten azken estatistiken arabera, Gipuzkoarrok gara Europan egunkari gehien irakurtzen duen lurraldea. Gure inguruko gertakarien berri izatea, iritzi desberdinak irakurtzea eta gure erakundeek onartzen dituzten neurri, egitasmo edo plan nagusiak jakitea gustuko dugu. Baina, azken hamarkadan, gipuzkoarrok irakurle pasibo izatetik herritar aktibo izateko jauzia eman dugu. Hori, berez, ez da berria gure gizartean. Gipuzkoa oso gizarte bizia da, eta eragile, elkarte eta taldeen dinamikari esker oso egitasmo inportanteak gauzatu ahal izan dira. Ikastolen sorrera edo hainbat enpresa proiektu ezingo lirateke ulertu, gure balore eta jarrera horiengatik ez balitz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak garbi du ezin dela taxuzko parte partaidetza prozesurik izan informazio egokirik gabe. Herritarrek diru sarrerak, erabakiak hartzeko prozedurak eta onartutako erabakien efizientzia eta eragina nola ebaluatzen den jakin behar dute. Hortaz, webgune berria zabaldu dugu, non informazioa aurkitzeko bitarteko berriak jarri ditugun. Oraindik badugu zer hobetu, baina ezer ez ezkutatzea eta ahalik eta informazio gehien herritarren eskura jartzea da gure benetako asmoa.

Ekimen eta ekintza ugari zerrendatu ditugu Aldundiko urteko parte hartze plangintzan. Gure etxetik hasi gara, Aldundiak eredu izan behar duelako, eta departamentu zein zuzendaritza guztiak inplikatu gara gobernantza eredu berri honetan. Guztiek garatuko dituzte partaidetza prozesuak. Ez da berrikuntza bakarra; lurraldeko gizarte kontseilua abian jartzea, sakelako telefonoarekin prozesuetan parte hartzea eta hurrengo aurrekontuetan herritarren iradokizunak kontuan izatea dira aurten gauzatu nahi ditugun erronka berriak, besteak beste.

Batzar Nagusietan adostasun politikoa dago parte-hartzea babesteko eta bultzatzeko, denok nahi dugulako olatu erraldoia surfean aritzeko. Tarteka prozesu batzuen emaitzak denon gustukoak izango dira; beste batzuetan, berriz, ez dugu asmatuko, baina aritu, ari gara, eta hau da bidea. Eguneroko eztabaida politikoaren aparrak ez diezagula oztopatu etorriko diren olatu berriak hartzea.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *