Bildu, oraindik horrela !

Aurrekontuak aurkeztu, eztabaidatu eta onartzea da urteko lehen egunetan administrazio publikoek duten eginbehar nagusiena. Gure herrian, Bilduk ez du ezer aurkeztu. Herriko Gobernuaren ardatzak zeintzuk diren argitzen duen dokumentu bat ere ez. Ezta aurrekontuen bukaerako argazkiari usaina hartzea ahalbidetuko lukeen kontuen lehen zirriborro bat ere, Kultura sailaren salbuespenarekin. Arlo horretako zinegotzia, Gari Berasaluze, bere kabuz lanean hasi da eta besteeoi entzun eta agindutakoa betzen ari den bakarra izaten ari da. Eskertzekoa da.

Gaur-gaurkoz, hauteskundeetatik ia zortzi hilabete igaro direnean, Bilduk ez du Gobernu egitasmorik aurkeztu. Ez dakigu zer egin nahi duten eta zer ez. Ez dakigu HAPOk herriaren antolamendu eta garapenerako jasotzen dituen ardatzekin bat datorren. Kargua hartu zutenetik, gainerako zinegotziei informazioa ez ematea erabaki dutela besterik ez dakigu. Batzordeen funtzionamenduak gaizki jarraitzen du, ez dute nahi oposizioak Udalak antolatutako ekitaldietan presentziarik edukitzea, eta zerbait esaten zaienean begiratu txarrekin eta haserreekin erantzuten dute.

Hilabete luze hauetan, gardentasunaren eta partaidetzaren ‘txapeldunek’ aldarrikatzen zutenaren kontrakoa egin dute, Zarauzko Udala toki ilun bihurtuz, informazioa ezkutatuz, beste zinegotzien iritzia aintzat hartu gabe, eta batzordeak aurreikusitako egunetan antolatu gabe. Gu bazterrean uztea erabaki dute, eta herri-ordezkari garenez, zarauztarren kopuru handi bat ere uzten ari dira bazterrean.

Gaizki hasten dena, gaizki bukatu ohi da. Lehen hilabeteetan gaude, hamaika bider eta errespetu osoz esan diegu zer nahi dugun eta gure ustetan zer egin beharko litzatekeen, baina jai daukagu oraingoz. Handinahikeria ez da ona bizitzan, eta are gutxiago politikan. Beharrezkoa da akordioak eta kontsentsuak bilatzea denon artean, herriaren onerako, bereziki orain, une ekonomiko zail hauetan. EAJ-PNVko zinegotziek etengabe luzatu dugu eskua horretarako eta horren adibide da abenduan aurkeztu genuen mozioa.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *