Saltokietan euskeraz !!!

Zarauzko merkatua

Zarauzko Udaleko Euskara Sailak herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du. Herriko dendetako hizkuntza paisaia eta ohiturak aldatzeko ahaleginaren barruan, lehen urratsa izan da ESKA EZAZU EUSKARAZ ! kanpaina. Okindegi, arrandegi, harategi eta fruta-dendetan jarri dugu martxan.  Herriko 60 denda baino gehiago bisitatu ditugu: 32 okindegi, 13 fruta-denda, 13 harategi eta 9 arrandegi. Eta inprimategian egindako kartelak banatu dizkiegu, ikusgai jartzeko. Karteletan, ogien, fruta eta barazkien, haragien edo arrainen izenak eta argazkiak datoz, kontsumitzaileak erosketak euskaraz egitera bultzatzeko. Izan ere, askotan kontsumitzaileok ez dugu jakiten nola esan produktu baten izena euskaraz, eta kartel horien bidez, produktu bakoitza euskarazko izen batekin lotuko dugu argazkiei esker.

Izan ere, askotan kontsumitzaileok ez dugu jakiten nola esan produktu baten izena euskaraz, eta kartel horien bidez, produktu bakoitza euskarazko izen batekin lotuko dugu argazkiei esker. Kartelekin batera, Euskara Sailak sektore bakoitzarentzat propio diseinatutako hiztegiak ere banatu ditugu. Egindako bisitetan Euskara Sailaren eskaintzaren berri eman diegu merkatariei:

  • errotuluak eta irudi korporatiboko elementuak euskalduntzeko diru-laguntzak;
  • itzulpenak eta hizkuntza aholkularitza (kontsultak);
  • kartelak, norberak esandako testuarekin eta tamainan;
  • eta Dendaketan ikastaroa.

 Itzulpenak, kartelak eta Dendaketan ikastaroa doan eskaintzen dizkie Udalak merkatariei.

 ESTABLEZIMENDUEN DATUAK

Gainera, bisitak baliatu ditugu denda bakoitzeko zenbait datu jaso edota eguneratzeko. Besteak beste, honakoak:

 –          langileen hizkuntz tipologia: euskaldun alfabetatua, alfabetatu gabea, euskaraz ulertzen duen ala ez, erdalduna…)

–          ahozko erabilera: bezeroekin lehen hitza, bezeroekin gainerako elkarrizketa, langileen artean…

–          erabilera idatzia: errotulua, kartelak, poltsak, zigilua, erosketa ticketa…

35 merkatal-establezimenduren datuak jaso ditugu zehazki. Eta lagin horrek aurretik ere bagenekiena jakin dugu: Zarautz herria bezala, herriko merkatal establezimenduetako arduradun eta enplegatuak (%94 inguru) oso euskaldunak direla.

 

35 establezimendu  arduradun eta langileak %
Euskaldun alfabetatuak 26 31,71%
Euskaldun alfabetatu gabeak 48 58,54%
Ulertzen dutenak 3 3,66%
Ulertzen ez dutenak 5 6,10%
  82 100,00%

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *